ZERBITZU OROKORRAK

.Sostengun, osasuna eta ongizatea ikuspegi integral batetik lantzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzunez. Horretarako, psikologia orokorra, nutrizio integratiboa, PNI (psikoneuroimmunologia) eta terapia integratiboa eskaintzen ditugu, gorputzaren eta buruaren arteko oreka sustatzeko. Urte osoan zehar har daitezke hitzorduak, zure beharretara egokitutako arreta eta laguntza profesionala jasotzeko.

ALDIZKAKO ZERBITZUAK

Sostengun, urtean zehar modu ziklikoan eskaintzen ditugu osasuna, ongizatea eta familia-etapetako bizipenak lantzeko jarduera eta tailer bereziak. Besteak beste, erditze aurreko prestaketa multidiziplinarra eta 0-1 urte bitarteko haurren gurasoentzako topaketak antolatzen ditugu, esperientziak partekatzeko, zalantzak argitzeko eta etapa bakoitzeko erronkei laguntza eta babesarekin aurre egiteko. Adi egon gure programazioari, eta aurkitu zure eta zure familiaren beharretara egokitzen den jarduera.

TAILERRAK

Sostengun, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako gai interesgarrien inguruko tailerrak eskaintzen ditugu, urtean zehar egun solteetan antolatuta. Helburua ezagutza berriak partekatzea, zalantzak argitzea eta eguneroko bizitzan baliagarriak diren tresnak eskaintzea da. Besteak beste, aromaterapia, arnasketaren garrantzia, haurren lehen sorospenak eta haurren sexualitatearen garapena lantzen ditugu. Adi egon gure eskaintzari, eta ezagutu zure ongizatea eta zaintza sustatzeko proposamenak!

OSASUNA MODU INTEGRALEAN

Sostengun, osasuna ikuspegi integral batetik ulertzen dugu, gorputza, burua eta emozioak elkarri lotuta daudela kontuan hartuta. Pertsona bakoitzaren ongizatean eragina dute elikadurak, atsedenak, emozioek, harremanek eta bizi-ohiturek, besteak beste. Horregatik, pertsona bere osotasunean aztertzea eta bere beharretara egokitutako arreta eskaintzea funtsezkoa dela uste dugu, osasuna eta bizi-kalitatea sustatzeko.

Osasuna ikuspegi integral batetik lantzearen helburuak:

Pertsona bere osotasunean ulertzea
Osasunaren jatorria eta faktore eragileak aztertzea
Ongizate fisiko eta emozionala sustatzea
Prebentzioa bultzatzea
Arreta pertsonalizatua eskaintzea

UDAZKENEKO TAILERRAK

ZAINTZA AROMATIKOA

AZAROAK 3 / 17:30 - 19:00

Naturak tresna baliotsuak eskaintzen dizkigu bizitzen ari garen etapa honetan laguntzeko.


Olio esentzialen bidez, gure barnera hurbilduko gara, gorputzari arreta eta goxotasuna eskaintzeko.


Usainen artean murgilduko gara, eta gure eskuekin sortutako opari aromatiko bat prestatuko dugu, bide honetan lagungarri izan dakigun.


LEHEN SOROSPENAK HAURREKIN

AZAROAK 26 / 17:30 - 19:00

Haurren segurtasuna eta ongizatea zaintzeko, lehen sorospenen tailer praktikoa. 


Bertan, eguneroko egoeretan gerta daitezkeen istripuen aurrean nola jokatu ikasiko dugu: zauriak, erredurak, kolpeak, itotze-arriskua eta bestelako larrialdiak. Egoera horietan lasai eta segurtasunez erantzuteko helburuarekin, oinarrizko ezagutzak eta tresnak jaso, haurren osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

GURASOTASUNEAN BIDELAGUN

ERDITZE AURREKO PRESTAKETA

ERDITZE OSTEKO LAGUNTZA

GURASO TOPAGUNEAK

GURASOTASUN TAILERRAK

ATEAK IREKITA

Zure proposamenak gure ikuspegiarekin bat egin dezakeela uste baduzu jarri gurekin harremanetan

Sostengun, etengabe ari gara gure zerbitzuak eta tailerrak hobetzen eta eskaintza berriak sortzen. Horregatik, irekita gaude zuen proposamenak, ideiak eta intereseko gaiak jasotzera. Zerbitzu edo tailer berriren bat proposatu nahi badiguzu, profesional zein bezero moduan jarri gurekin harremanetan! Elkarrekin, osasuna eta ongizatea sustatzeko espazio eta aukera berriak sortzen jarraitu nahi dugu.

GURE BERRI JAKIN NAHI?

Gure zerbitzu, tailer eta jarduerei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ohiko komunikazio-bideen bidez. Gainera, gure berriak eta proposamen berriak ezagutzeko, gure buletinera harpidetzeko aukeraduzu. Horrela, Sostengun eskaintzen ditugun berrikuntzen eta jardueren berri izango duzu, ezer galdu gabe!

KOMUNIKAZIO BIDEAK

+34 628 354 877

info@sostengu.eus